XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Batzutan bai, esan zuen Belgatarrak, burua makurtuaz.

Gerta liteke, bai, lehenengo kolpez bizitzaren funtsa ez arrapatzea.

- Berriro kargatu ta bota beharrean daude orduan? Zer erantzun pentsatuz gero, abots ilhunean esan zion: - Horrek bere denbora behar du, bai.

Sofritzearen beldur zen gaztea, ez zuen sofrimenduan baizik pentsatzen: ez da harritzeko gauza bere adina gaztetan.

Nik ez nuen hontaz gehiegi pentsatzen, izardia arazten zidana ez zen sofrimenduaren beldurra, ez.

Tom-ek gorrotoz jositako begirada bota zidan, ailtxatu ta hauts pilara joan nintzenean: oinetakoekin ateratzen nituen hotsak hamorru bizitan jartzen zuten.